Antzerki topaketak

Jakina denez hainbat ikastetxetan antzerki saioak egin ohi dira, batzuk laburrak, beste batzuk luzeak, baina kasu guztietan interesgarriak eta txalogarriak dira, umeen adierazkortasuna eta antzerkigintzarekiko zaletasuna lantzen baitira.

Hala ere, antzerki saio bakoitzak behar duen denbora eta ahalegina, normalean, eskola barruko eta egun bateko ekitaldi batean amaitzen da. Horregatik, umeen lana eta antzerkiarekiko ilusioa indartu nahian, jauzi bat eman nahi izan dugu antzerki saio horiek eskoletatik ateraz eta gainontzeko publikoari eskainiz: beste ikastetxetako umeei, gurasoei eta abarrei.

Lortu nahi ditugun helburuak hauek dira: antzerkia bultzatzea, umeen eta irakasleen lana ezagutzea, ikastetxe ezberdinetakoen saioak ikusteko aukera izatea, ume zein gurasoentzako topagune bihurtzea… Guztia euskara hizkuntza ardatza izanik.

Maiatzaren hirugarren astean izaten dira topaketak eta antzeztu beharreko lanak luzeak edo laburrak izan daitezke. Ikasleen adinari dagokionez, Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasleek parte har dezakete. Aurten <a href=”http://www.kafeantzokia.com/eus/artxiboak/2005_05.html”>V. Antzerki Topaketak</a> ospatuko dira Bilboko <a href=”http://www.kafeantzokia.com/eus/”>Kafe Antzokian</a> eta bertan 13 taldek parte hartuko dute (300 haur inguruk).

Bilbo eta inguruko Lehen Hezkuntzako ikasleei begira antolatuta daude topaketak. Ikasturtean egindako lana goraipatzeko eta sormenerako grina pizteko xedez, ikastetxeetan ekoizten dituzten antzerki saioak benetako antzoki batera ekarri nahi izan ditugu. Horrela, haurrek beste eskoletakoek egiten dutena ikusi ahal izango dute, giro euskaldun batean.