Kafe Antzokia Martxan! Webgune berria eta atxekimendu bilketa

Arte eszenikoen haur eskola, iganderoko Olgetan haur jaiak, Anne Mona, Oskola eta Karramarroi antzerki taldea, antzerki zein musika topaketak… Kurkuluxetan Umeguneko ekimen eta atal guztiak desagertzeko arrisku bizian daudela jakinarazi behar dizuegu, tamalez, Bilboko Udalak Kafe Antzokiaren itxiera agindu duenez gero. Jakin ezazue ez garela besoak gurutzatuta geldituko, ez horixe! Kafe Antzokiak bizirik iraun dezan eta Bilboko Udala arrazoibidera ekartzeko elkartasun kanpainia dago martxan www.kafeantzokia.com webgune berrian. Adierazi zure haserrea eta zure ezadostasuna. Informatzen jarraituko dugu…

Erantzuna utzi