Kurkuluxetan Arte Eszenikoen Eskolaren bidez Bilbon antzerki eskola, musika eskola eta dantza eskola eskaintzen ditu Zenbat Gara elkarteak. Haur Hezkuntzatik hasita eta Lehen Hezkuntzan zehar haurrek landu behar dituzten ikasgai, teknika eta garapenerako tresna zein kontzeptu ezberdinekin bat eginez, arteari dagokiona lantzen dugu atal honetan, eta hain zuzen, arte eszenikoen atala. Izan ere, Bilbok Kafe antzokian Arte Eszenikoen Eskola honen bidez, antzerkigintza , dantza eta musika lantzen ditugu, haurren gozamenerako izango delakoan. Ondoren azaltzen den bezala, arte eszenikotik abiatzen gara hainbat arlori ateak zabaltzeko, esatebaterako: haurren dinamismoa, espontaneitatea, irudimena, sormena, haien arteko harremanak, eta abar.

