Laguntxo txartela

Laguntxo txartelaZerbitzu eta eskaintza guztiez abantaila gehiago eduki ahal izateko laguntxo txartela eraturik dago. Laguntxoen kuota 37 eurokoa da ikasturte osoagatik eta, horren truke, igandeetako espektakuloetarako sarrera libre daukate. Kurkuluxetan Arte Eszenikoen Haur Eskolan (Antzerki, musika eta dantza eskoletan) beherapena dute eta, hilero hilero, hilabeteko informazio eskuorria laguntxoen etxeetara bidaltzen dugu.

LAGUNTXO IZATEAREN ABANTAILAK

  • Urritik maiatzera bitartean, igandero umeentzat antolatzen ditugun ikuskizun guztietan doako sarrera.
  • Ane Monna, Oskola eta Karramarroi pertsonaiak ardatz dituzten ipuinak etxean jasotzea.
  • Kultura ekoizpenak (maskoten CDak kasu) %20 merkeago.
  • Haurrentzako Musika Eskolan %30eko beherapena.
  • Urteoroko Haur Musika Topaketetan eta Eskolarteko Antzerki Topaketetan doako sarrera.
  • Arrigorri Itsas Ostatuko eta Bakaikuko etxeko egonaldietan %12ko beherapena.
  • Hilean-hilean Kurkuluxetan umegunearen jarduerei buruzko programazioa eta informazioa etxean.