Jadanik IV. Haur Musika Topaketak antolatu ditugu Bilboko Kafe Antzokian, 2005eko apirilean. Bertan adin eta leku ezberdinetako haurrek parte hartu dute: batzuek musika tresnak jotzen, beste batzuek abesten… Den-denek musika eta kantagintzarako duten zaletasuna eta trebetasuna adieraziz.
Euskaldunok dantzatzeko eta abesteko zaletasun handia izan dugu, eta ohitura honekin jarraitu nahi dugunez, eskoletan, txokoetan, abesbatzetan edota musika eskoletan egiten dutena Bilboko Kafe Antzokian taularatu nahi dugu. Topaketa hauek apirilaren 26 eta 27an ospatuko dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Esku hartzen duten haurren adina: 5/6 urtetik 14/15 urtera.Saio mota: Edozein kanta edo musika mota. Horregatik interpretazioak bakarrik musikalak, bakarrik ahotsez edota musika tresna eta ahotsez izan daitezke. Parte hartzea zabala da, hau da, banaka, binaka edo taldeka egin daiteke.

