Igande arratsaldeetan Bilboko eta Ondarroako Kafe Antzokietan umeentzako saioak izan ohi dira. Magia, pailazoak, antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, musika ikuskizunak, zirkoa, sabeliztunak… Umeek ondo pasatzeko alternatiba sortzailea eta euskalduna dute domeketan, etxean telebista ikusten geratu barik aisialdi aktibo eta euskaldun (ekitaldi guzti-guztiak euskaraz baitira) alternatiba arrakastatsua da OLGETAN haur jaia.

